TREBATU elkarteak xerkatzen du
« Laborantzako trebagunearen » koordinatzaile bat 9 hilabeteko epe mugatuko kontratua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko.
Lan eskaintza osoa deskargatu, hautagaitza txostenak urriaren 25a aitzin igorri behar da
TESTUINGURUA
TREBATU-k bi dispositibo sortu eta kudeatzen ditu ipar Euskal Herrian: 2016-tik Laborantzako Trebagunea eta 2020-tik Laborantza Herrikoian Arizan formakuntza. Laborari belaunaldiak arraberritzea dute helburu, laborantza mundutik heldu ez diren edo lanbidez aldatzen duten pertsonen instalazio proiektuak sekurizatuz.
Elkartea 9 egiturak osatzen dute: laborantza mundukoak (AFOG, AFI, EHLG, BLE Civam, APFPB-EHEEE, Lurzaindia), laborantza formakuntzakoak (Agrocampus 64), ekonomia sozial eraldatzailekoak (CAE SCIC Interstices), kontsumitzaileen ordezkariak (Inter AMAP Pays Basque).
Laborantzako trebaguneak laborantza proiektu bat dutenei beren proiektua egiazko balditzetan entseatzea ahalbidetzen die, irriskua mugatzen duen koadro juridiko eta material batean. Trebatu ondotik, pertsonak bere instalazio xedea baieztatzen du edo berrorientatzen da. Trebatuk entseatua den aktibitatea bere pe hartzen du juridikoki, fiskalki eta finantziarioki, inkubatzaile baten gisara; mintegi baten funtzioa segurtatzen du lurrak eta materiala eskuragarri jarriz; eta testaren iraupen osoan proiektuaren segipena egiten du eta laguntza ekartzen.
MISIOAK
❖ LABORANTZAKO TREBAGUNEA (80%)
– Dispositiboaren animazioa eta koordinazioa, hunen ardura duen lan taldearekin loturan izanez
– Laborantzan trebatzeari sentsibilizazioa : dispositiboaren aurkezpena proiektu eramaile eta jabeeri, gauzatzen diren ekintzer buruz komunikazioa
– Proiektu eremaileen laguntza, beren trebatze proiektua zehazteko
– Inkubatzailearen kudeaketa: trebatzen direnen pertsonentzat alde juridiko, fiskal eta finantzarioen plantan ezartzea edo segipena, Arrapitz federazioarekin harremanetan izanez kontabilitate eta deklarazio sozialentzat.
– Mintegi funtzioaren segipena: Irulegiko trebagune iraunkorraren kudeaketa, trebagune berrien azterketa eta plantan jartzea, jadanik aktibo diren guneen segipena
– Trebatzen direnen segipen indibidual eta kolektiboa (proiektua orokorki, tekniko-ekonomikoa), laborari zurkaitzekin baita segipena eta laguntza proposatzen dituzten beste egiturekin ere harremanetan izanez
– Partaidetzen segipena, Frantziako trebaguneen sarearen baitan (RENETA) eskualdeko eta nazional mailako dinamiketan parte hartuz, eta esperientzia partekatzea eta transmisioa Hego Euskal Herrian gisa bereko proiektuak garatzen dituzten partaideentzat.
❖ ELKARTE BIZIA (20%)
– Erabakiguneen animazioa langile taldearekin batera: biltzar nagusiaren antolaketa, bulegoaren eta administrazio kontseiluaren bilkuren antolaketa eta animazioa, elkarte kide berrien harrera
– Segipen administratibo eta finantzarioa, diru eta administrazio kudeatzailearekin eta diruzainarekin loturan izanez
– Komunikazio ekintzen garatzea, « Trebaturen tresnen hedapena » batzordearekin batera
BILATUTAKO PROFILA / ESKATUTAKO GAITASUNAK
Laborantza elkarte munduarentzat interesa. Laborantza munduaren ezagutza preziatua.
Jakintzak : partaide anitzeko proiektuen koordinazioa eta kudeaketa, bilkuren eta formakuntzen animazioa, diru eta administratiboaren segipena, proiektu eramaileen laguntzea, finantzamenduen xerkatzea, informatika tresnen erabilpena
Izaitea : harreman mailan eta idatzian errextasuna ; antolatzen, egokitzen eta taldean lan egiten jakin ; iniziatibak hartzeko gaitasuna ukan ; autonomoa, zorrotza, dinamikoa, erreaktiboa eta kuriosa izan ; izpiritu idekia ukan.
Laborantzako, proiektu kudeaketako edo lurralde garapeneko diploma eta/edo esperientzia profesionala laborantza trebagune, inkubatzaile, lan eta enplegu kooperatiba batean, edo laborantza garapenean.
Euskalduna izan behar da edo/ta español maila ona ukan.
LAN BALDINTZAK
– Ordezkapena amatasun/gurasotasun geldialdi baten ondorioz (ordezkapeneko 9 hilabeteko epe mugatuko kontratua – denbora osoko postua)
– Lantokia Izura-Azmen, usu mugitu behar da ipar Euskal Herrian, noizbehinka Frantzian eta hego Euskal Herrian
– B gidabaimena eta otoa beharrezkoak dira (kilometro gastuak ordainduak dira).
– Elkarrizketak azaroaren 6eko astean iraganen dira.
– Aurreikusitako lan haste data: 2023-ko abenduak 11a.
HARREMANETARAKO
Hautagaitza txostenak (motibapen gutuna eta CV) 2023ko urriaren 25a aitzin igorri behar dira trebatu@outlook.com helbidera.
Xehetasun gehiagorentzat : trebatu@outlook.com – 06 49 43 49 42