Sagartzea : lekuko sagar motak ezagutu

Sagartzea : lekuko sagar motak ezagutu

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Larrazken honetan, Sagartzea elkarteak bi animazio eginen ditu merkatuetan sasoineko sagarrak ezagutzen laguntzeko. 

Azaroaren 2an, larunbat goizez, Baigorriko merkatuan elkarteko kideek urri erditsutik azaro erditsura ontzen diren sagarrak erakutsiko dituzte. Sagarrak jastatzen eta konparatzen ahalko dira.

Urrian, animazioa Hazparneko merkatuan izan da iraila erditsutik urri erditsura ontzen diren sagarrekin : Anisa-Apez sagarra, Peatxa, Bixi-bixi, Minxuri, Eri sagarra besteak beste.