Sagartzea : kimaketa eta xertatze ikastaldiak

Sagartzea : kimaketa eta xertatze ikastaldiak

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Sagartzea elkarteak 2025eko urte berria abiatzen du lau goizaldi tekniko proposatuz sagartze baten segipenak eta 2 -15 urteko sagarrondoen mozkiatzeak ikasteko. Gabriel Durruty-k animatuko ditu ikastaldi hauek aldi oro aholku bereziak emanez, izan sagarrondoaren formazioaz edo fruituen emateko eraginaz. Aholku hauek baliagarri dira edozein zuhaitz pipitadunentzat.
– 2025eko urtarrilaren 11an : Bardozen, hitzordua goizeko 9etan herriko “Brasserie” ostatuaren aitzinean (bi landatze mota, bata duela 3 urte landatua, bestea duela 13 urte)
– 2025eko urtarrilaren 18an : Kanbo – Ezpeleta : hitzordua goizeko 9etan Kanboko hilerriaren aitzinean (haize betean dauden sagarrondoak eta berriz formatu beharrekoak)
– 2025eko urtarrilaren 25an : Urruña – Hendaia inguruetan : hitzordua goizeko 9etan Urrunako Sokori kaperaren aitzinean
– 2025eko otsailaren 1ean : Irisarri – Garazi : hitzordua goizeko 9etan Irisarriko sagartzean, Ortzaizetik Irisarrira doan bide nagusiaren bazterrean.

Xertatze ikastaldiak izanen dira ondoko asteetan, jadanik bi hitzordu notatzen ahal dira agendan:
– 2025eko otsailaren 16an : Kanboko Arnagan : xertatzeko teknika ezberdinen ikasteko urratsak (edozein egur zati baliatuz).
– 2025eko apirilaren 19an : Itsasun edo hurbileko herri batean (lekua eta tenorea berantago zehaztuak) : sagarrondoen xertatzea, Sagartzea elkarteak hornitu xertagai eta lekuko sagarren xertoekin.
– Apirila bukaeran : gaztainondoen xertatzen ikasteko goizaldi bat antolatuko da (Gaztainak elkartearekin).