Kide bakoitza libre da:
– ekarri kantitatearen aldetik (baina gutienez 150kg ekarri behar dira). Egungo egunean, kooperatiba-kide bakoitzak 380 kg-ren eta 3 tonaren artean ekartzen ditu.
– epearen aldetik: batzuek biziki freskoak ekartzen dituzte, bertze batzuek etxaldean pixka bat ontzen dituzte, lehenik. Batzuek berreskuratzen dituzte saltzeko momentuan, bertze batzuek ontzea etxean bukatzen dute.
Gazitegia, gainera, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen gordeleku-saltokia da gatzagiarendako, altxagarriendako, ozpinarendako eta transformatzeko material pixka batendako. Hilabeteko 1. eta 3. astelehenetan, esne eta gasna mustren gordeleku gisa ere baliatzen da, auto-kontrol analisiendako.