TREBATU
Trebatu-k « Laborantzan Trebatzeko Gunea » tresna proposatzen du, proiektu eramaileek beren laborantza proiektua egiazko baldintzetan entseatzeko parada izan dezaten, beren instalatzeko ideia baieztatzeko edo berrikusteko gisan.

1215 Izura Azmeko errepidea, 64120 IZURA-AZME
06 49 43 49 42
Hitzordua harturik
TREBATU elkarteak, « Laborantzan Trebatzeko Gunea » kudeatzen du ipar Euskal Herri eta Landes hegoaldean. Tresna horren bidez ipar euskal herriko laborantza bizirik atxiki nahi du, laborari belaunaldien arraberritzea segurtatuz eta segidarik ez duten etxaldeer arra hartzaile bat atzemanez.
Sail desberdinetako 9 egiturek osatzen eta kudeatzen dute Trebatu :
Laborantxa arloko elkarteak : EHLG, Lurzaindia, Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea, Biharko Lurraren Elkartea, AFOG elkartea eta ELB sindikatua ; Kontzumitzaileen izenean : Euskal Herriko Inter-AMAP sarea ; Laborantzako formakuntza profesionalaren izenean : Hazparneko CFAA eta Izurako CFPPA ; Ekonomia sozial eraldatzailearen ordezkari : Tarnoseko Interstices inkubatzaile/enpresa kooperatiba.
Laborantzako Trebaguneak proiektu eramaileer beren proiektua egiazko baldintzetan entseatzea ahalbidetzen die. Helburua da beren instalatzeko gogoa baiezta edo berrikus dezaten. Proiektua entseatzen dute teknikoki, ekonomikoki, humanoki, fisikoki, baita antolaketari begira ere.
TREBATUk 4 funtzio kudeatzen ditu proiektu eramaileek beren entsegua egin ahal izan dezaten : “mintegi” funtzioa, ” laguntza eta segipen” funtzioa, “inkubagailu” funtzioa, koordinazio funtzioa.
TREBATU elkartea RENETA (Réseau National des Espaces Test Agricoles) sareko kide da.
Formakuntzak emaiteko gaitasuna egiaztatzeko “Qualiopi” agiria du.

« Mintegi » funtzioa
Trebagune ekipatu bat proiektu eramailearen esku jarria da (lurrak, lan tresna), laborari batek (aktibitatean edo segidarik gabe), jabe pribatu, egitura publiko batek edo Lurzaindiak Trebaturi prestatzen edo alokatzen dizkionak.
Trebagune iraunkorrak, proiektu eramaileak bat bestearen ondotik pasatzen dira gune hortan)
– 2 pertsona baratzezaintza biologikoan Xarrikota Pean
– Persona bat ardi edo ahuntz hazkuntzan Irulegin
Epe motzeko trebagunean : trebatu ondotik hor instalatzen ahal da persona edo 3 urtez gehinik hor trebagune bat da; aktibitatean diren edo segidarik ez duten laborariek prestatuak:
– Pertsona bat baratzezaintzan Lartzabalen
– Persona bat Erlezaintzan Uztaritzen
Jabe pribatuek prestatuak :
– Pertsona bat landare aromatiko eta medizinalen ekoizpenean Arrangoitzen
– Persona bat fruitudun zuhaitzekin, baratzezaintzan eta oilo hazkuntzan Irisarrin

« Laguntza eta segipen » funtzioa
Trebatzearen lorpena bermatzeko eta instalazio proiektua prestatzeko, Trebatu eta bere kide diren egiturek segipen humanoa, teknikoa eta enpresarioa segurtatzen dituzte (hilabeteroko hitzorduak, segipen erregularra).
Egiturek ere formakuntza kolektiboak proposatzen dituzte beste proiektu eremaileekin eta laborariekin kurutzatzeko eta trukatzeko.
Paraleloki proiektu eramaileak behar du:
– « Laborari zurkaitz» bat edo bi izendatu, bere hautu estrategikoetan lagun dezaten, kontseiluak eman dizkiezaioten
– Lekuko sustengu talde bat sortu bere inguruan, herritar talde bat, trebatuko/instalatuko den eskualdean integratzen lagunduko duena.

« Inkubagailu » funtzioa
Trebatuk juridikoki, fiskalki eta kontableki babesten du proiektu eramailearen aktibitatea. Horretarako proiektu eramailea eta Trebatuk CAPE (Enpresa proiektua sustengatzeko kontratua) izenpetzen dute (urte bateko kontratua bi aldiz arraberri daitekeena).

Koordinazio funtzioa

Adminiztrazio kontseilua
Osatzen eta kudeatzen dute Trebatu :
9 egiturek :
- AFOG : MURAT Laure
- APFPB : LABRUNE Fabien, lehendakaria
- B.L.E. : ETCHART Maite
- EHLG : BARBERARENA Daniel idazkaria
- AFI : HARIGNORDOQUY Miren
- LURZAINDIA : PIERROT Myriam
- AGROCAMPUS 64 (CFA/CFPPA) : LEBLOND Sabine
- Interstices : BEAUDRY Bernhardt
- Inter-AMAP Pays Basque : CAPDEVILLE Isabel
Laborari kide :
LARROQUE Jean Léon
Langileak
- Kattalin SAINTE MARIE :
treba guneen arduraduna eta koordinatzailea
06 49 43 49 42
trebatu@outlook.com - Yves KUCHLY :
“stage paysan creatif” arduraduna
06 74 85 69 74
trebatu.spc@outlook.com

crédits photos : Carole Pro