Lurzaindiaren nahia da hurbileko herri-aurrezkiaren biltzea eta erabiltzea, hurbileko laborantzan inbestitzeko, non lanpostuak sortuko baitira. Lurzaindiak bateratzen ditu gure lurraldeko paisaien zaintzea, bai eta kalitatezko eta hurbileko janariaren ekoiztea.
3 558 akziodunen elkartasunezko aurrezkiari esker, GFAM Lurrak eta haren segida hartu duen Lurzaindiak 1 492 956 euro inbestitu dituzte. Aurrezki horri esker, Lurzaindiak 466 ha lur erosi ahal izan ditu. Lur horiek 26 etxaldetan banatuak dira eta 33 laborariri arrandan utziak.
Horren kausitzeko, hiru tresna eraiki ditu :
2013an, Lurzaindia sortu zen, 70eko hamarkadan sortu GFAM Lurraren segida hartuz. Komanditak —herritarrek elkartasunez baztertzen duten diruari esker— laborantzako ondasunak (lurrak eta bastimenduak) erosten ahal ditu. Instalazio proiektuak laguntzen ditu, edo etxalde ttipiak indartzen, aldi berean laborantza herrikoia sustatuz.