Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea - IDOKI
APFPB elkarteak etxean ekoizten duten laborariak defendatzen eta laguntzen ditu. IDOKI laborantza kalitate-hitzarmena eta haren sustapen kolektiboa ere kudeatzen ditu.

1215 Izura Azmedko errepidea, 64120 IZURA
05 59 37 23 97
Astelehenetik ostiralerat 8'30tik 16'30ak arte Hitzordua hartzea gomendatua
IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren xedea da etxean ekoizten duten laborarien lanbidearen eta etxaldeen izari egokiaren definitzea. Kalitate-maila zehazten du, baldintza bildumetan finkatu laborantza-jokabide batzuei esker.
Dozena bat ekoizlek zuten etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien elkartea (frantsesez, APFPB) sortu, 1989an. Laborari horiek ulertu zuten etxean ekoizteari esker segurtatuko zutela beren etxaldeen geroa. Baina 80ko urteetako laborantza testuingurua ez zen batere segura :
- Primekilako mendekotasun handia bazen,
- Laborantzako prezioak beheiti ari ziren, nahiz eta kontsumitzaileek ordaindu prezioak goiti joan,
- Europako normek etxeetan transformatzeari trabak ekartzen zizkioten, lanbidea lanjerean emateraino.
Orduan, kolektiboki defendatu eta laborantzako produktuen balio gehituaz berriz jabetu behar zen. Hastapenean, etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien APFPB elkarteak hiru eginkizun nagusi betetzen zituen :
- Lekuan lekuko beharrei erantzutea : produktuen kalitatearen hobetzea, osagarri alorreko araubidearen gauzatzea, salbideen bilatzea.
- Kolektiboki antolatzea, etxean ekoizten dutenen arteko lehiaren saihesteko, eta ekoizle gehiagok kalitatezko etxeko ekoizpenaren balio gehitua eskura ukan dezaten.
- Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren definitzea.
Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren definitzeko lan horrek IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren sortzea ekarri zuen, 1992an. Gaurko egunean, etxeko laborantza-ekoizpen hitzarmen bakarra da Frantzian. IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren xedea da etxean ekoizten duten laborarien lanbidearen eta etxaldeen izari egokiaren definitzea. Kalitate-maila zehazten du, baldintza bildumetan finkatu laborantza-jokabide batzuei esker.
1991z geroz, soldatapeko lanak elkartearen garatzeko ahala eman du; horrez gain, lan horri esker, elkarteak bere ospea eta bidezkotasuna finkatu du erakunde publikoen eta solaskide tekniko eta finantzarioen aitzinean.
2000ko urteetan, etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien APFPB elkartea bere kideen produktuen segimendu sanitarioari buruz engaiatu zen, bai eta AMAP elkarteak Euskal Herrian sustatzeari buruz ere (AMAPak laborantza herrikoiaren aldeko elkarteak dira).
Denbora berean, IDOKI sustapenak Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren ikusgarritasunaren hobetzeko bidea eman zuen. 2014az geroz, elkarteak IDOKI baldintza bildumen aldatzeko lan egin du, gizarteak ingurumenaren zaintzearen inguruan dituen eskaerei hobeki erantzuteko xedez.
Kideen kopurua urtez urte emendatu da eta, orain, APFPB elkarteak Euskal Herri osoko 300 etxe ekoizle biltzen ditu, 14 ekoizpen sailetan banaturik. Haien artean, 93 ekoizle engaiatu dira IDOKI baldintza bildumen errespetatzera.

- Etxaldean transformatzeari buruz, produktuen osagarri alorreko kalitateari buruz, produktuen kalitateari eta dibertsifikatzeari buruz informatzea.
- Transformatzeari buruzko hogei formakuntza baino gehiago (esnea, gasna, haragia, barazkiak, kosmetikoak…).
- Transformatzeko atelierren planoak egiten laguntzea.
- Etxaldean transformatzeko proiektu kolektiboen laguntzea (adibidez: Xuhito CUMA).
- Materiala elkarrekin erostea (100 erreferentzia, nonbait han).

- Merkaturatzeari buruzko oinarrizko eta garapenerako formakuntzak, bai eta merkaturatzeari eta komunikatzeari lotu gaiak.
- Merkaturatzeko proiektu kolektiboen laguntzea, hala nola Euskal Herrian dauden 10 ekoizle-saltegiren laguntzea,
- Departamenduak kolegioetako jantegiak produktu biologikoz eta kalitatezko bermea duten lekuko produktuez hornitzeko eramaten duen «Bio eta Lekuko jan» desmartxan parte hartzea.

- Ekoizleen onespenaren segitzea.
- Merkatuak eta azokak : Uztaritzeko maiatzeko merkatua, Larresoroko Eguberriko merkatua, etxaldeetan egiten diren merkatuak, IDOKI feria agorrilean Ezpeletan, Miam’Idoki (Baionako bestetako haurren egunean antolatu bazkaria).
- Komunikazio tresnen hedatzea : ekoizleen eskuorriak, afixak, produktuen gainestalkiak, etiketak, etxaldeetako seinaleak.
- Etxaldeetako produktuez hornitu janari mahaiak proposatzea, gertakari batzuen karietara
- Patrick SALLABERRY, ardi gasna ekoizlea Aiherran, ko-lehendakaria
- Fabien LABRUNE, antzara arroltze eta fruitu ekoizlea Behauzen, ko-lehendakaria
- Antton URRIZAGA, ardi gasna ekoizlea Arnegin, ko-diruzaina
- Pampi ERRAMOUN,
behi eta txerri hazlea, Azkaraten, ko-diruzaina - Leire ITURRALDE, biper, fruitu eta Xaxi Ardi haragia ekoizlea Ezpeletan, idazkaria
- Nathalie SUZANNE, ardi gasna eta jogurt ekoizlea, Azkaraten
- Elorri AYCAGUER, ardi gasna eta ahuntz gasna ekoizlea, Ortzaizen
- Johan HARLOUCHET, behi gasna ekoizlea, Ahatsan
- Sabrina LARZABAL, ahate hazlea, Lohitzunen
- Benjamin CHARRON, Ezpeletako biper ekoizlea, Uztaritzen
- Alexandre MAHE, luzokertxo, barazki kontserbak, biper eta erreximenta ekoizlea, Uztaritzen
- Frantxina LABORDE,
Produktuen transformazioa eta elkartearen biziaren arduraduna
06 74 42 48 59
apfpb.transformation@gmail.com - Amaia COSTA,
Salmentaren arduraduna,
06 74 42 61 95
apfpb.commercialisation@gmail.com - Floriane FAUCHEUX,
IDOKI onespenaren arduraduna
07 68 54 92 05
idoki.cdc@gmail.com - Pantxika ARRAMBIDE
IDOKI komunikazio eta promozioaren arduraduna
06 08 10 00 72
idoki.promo@gmail.com - Christophe OURRICARIET
Esne transformazioa teknikaria
apfpb.transfolait@gmail.com
06 33 39 62 25
- Baldintzak : – lanean ari den laboraria izatea, – produktua nihaurk ekoiztea eta transformatzea
- Oinarrizko urtesaria : 70 €
crédits photos : Idoki