Buru Beltza elkarteak eta Garaziko Ikastolak elkarlanean antolaturik, Bortuaren Eguna bi urte guziz iragaiten da. Egun horrek pesta eta kultura uztartuz, mendiaren erabilpenari sensibilizatzea du helburutzat. Euskal mendiko eragile desberdinak biltzen dituen gertakari honen bidez, Manex Buru Beltza tokiko ardi arraza, eta artzaingoa sustatzen dira. Ardi eta Bortuko AOP Ossau Iraty gasna lehiaketen bidez, parada da publiko zabal bati ardi Buru beltzak eta bere produktuak ezagutaraztea.
Bortütik eraistea edo “Fête de la transhumance” urtero irailan Ligi Atherein antolatua da. Egun horren kari, bortutik jausten diren ardi tropen desfilea ikusteko parada da.
Bestalde Buru Beltza elkarteak SIL-OVIN, BPREA, BTS ACSE et Production Animales bezalako formakuntzetan parte hartzen du aurkezpen batzuen egiteko.
Ahantzi gabe, elkarteak, urtero, argazki frangorekin, arraza, artzaingoa eta kalitatezko produktuak aitzinera ezartzen dituen agenda bat sortzen du.