Biozkariako hazle guziek bermatzen dute beren abereak ongizatea errespetatuz hazten dituztela, gehien bat etxaldean berean ekoitzi bazka biologikoa janez, eta sendagailurik sistematikoki eman gabe.
Hazkurri merkataritzaren birtokiratzea : abere guziak kideen etxaldeetan sortzen eta hazten dira, hurbileko hiltegietan hiltzen eta departamenduko ikastetxeetan saltzen. Beraz, lekuko ekoizpenetik lekuko kontsumora, Biozkaria elkartearen proiektuak funtsezko sarea sortu du lekuko dinamismoaren laguntzeko.
Eskuragarritasuna : helburu nagusietarik bat da haur guziek kalitatezko eta askotariko haragia eskuratu ahal izatea. Horrendako, Biozkariak hautatu du bere haragia tarifa bakarrean proposatzea, edozein izanik ere haragi zati mota. Horri esker, haurrek bai zati nobleak, bai saltsendako zatiak edo zati xehatuak jan ditzakete.
Hori guzia posible da bakarrik ekoizleen engaiamendu sendoari esker, ekoizpenetik garraiora arte esku hartzen baitute, bai eta haurren hezkuntzan ere, etxaldeak bisitaraziz. 7 urteko biziaren ondotik, elkarteak departamenduko 35 ikastetxe hornitzen ditu orain, erregularki edo ez.