Enplegu bolsak, laborari nagusien lan eskaintzak zabaltzen ditu, beren beharrei erantzuten duen artzainekin harremanetan jartzen ditu, enplegatzeari lotua diren informazioak komunikatzen dizkio eta egitura egokiei buruz bideratzen ditu.
Urria hurbiltzen ari da, artzainak jausten ari dira emeki emeki, momentua da lan poltsaren hirugarren urteko lanaren bilana egitea ! 2020an hazle gehiagok laguntza galdegin diote lan boltsa-ri (17 Iparraldean 23 Biarnesen).
Langilen aldetik, aurten 123 presun berrik izena eman dute, orotarat 295 kontaktu ditugu gure zerrendan. Lan eskaintzak erezibitzen dituzte bai eta ere formakuntzak, praktikak, lan legeak eta taileren berri…