SCIC GARRO

Garro Kooperatiboak 9 hektarea lur ustiatzen ditu baratzezaintzan, Lekorneko lurretan, barazkiak pentzeetan eta berotuak ez diren negutegietan ekoitziz, laborantza biologikoan.

GARRO_logo
Nor gira ?

Garro Jauregi 64240 LEKORNE

06 70 18 26 40

Astelehenetik ostiralerat 8etatik 16etarat

1930ean, Garroa etxaldea Baionako hiriari ondoriotasunez utzia izan zitzaion, Euskal Herriko laborari gazteen zerbitzuko izanen zen laborantza eskola bat sortzea proposatuz; laborantza eskola hori etxalde-eredu bat izanen zen.
Eskola 60ko hamarkadan hetsi zen. 1997an, Baionako hiriak jabetza Lekorneko herriari eman zion. Orduz geroz, Lekorneko herriak erabaki du etxaldea berpiztea, 1930eko emaitzaren izpiritua errespetatuz : laborantza jarduera, bertze etxaldeetan baliatzen ahal den etxalde-eredu bat.

Elkargo, elkarte eta baratzezain biologiko batzuek elkarlan bat abiatu zuten eta, 2011ko urte hondarrean, Garro Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboa sortu zuten.

85 bazkidez osatua da:
elkargoak : Euskal Hirigune Elkargoa, Lekorneko herria,
laborantzaren garapenerako erakundeak : BLE, EHEEE, CUMA, EHLG, Hazparneko CDFAA,
erabiltzaileak,
finantza mailako partzuerrak : Herrikoa, Coreba, Loreki, Alki, Lafitte Paisaia, Sokoa, Irulegiko sotoa, Agour, Bipia, Les développements durables, Hemen,
– borondate oneko laguntzaileak eta, horien artean, bi kudeatzaile eta kooperatibako kide diren hiru langile.

Bazkide horiek ondoko helburuen inguruan bildu dira:
– baratzezaintza biologikoa egitea, jantegien eta partikularren hornitzeko,
– laborantza biologiko eta iraunkorrean lan egiteko maneren hobetzea,
zirkuitu laburren garatzea: ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko loturen azkartzea,
– laborantza biologikoan formatzea.

Lan eremuak

Garro-k hogeita hamar barazki klase ekoizten ditu, kanpoko 7,5 ha-tan eta 4 400 m²-ko aterpe hotzetan.
2018an, 350 arbolako fruitu-baratze bat landatu zuten: udareondoak, gereziondoak, sagarrondoak; lehen uzta 2021eko larrazkenean egitekoa da.
2016az geroz, Arto Gorria ere lantzen dute, hots, hemengo arto barietatea, irin bilakatzeko.

Zirkuitu laburretan merkaturatzea

Garro-k 64 departamenduko «Bio eta Lekuko jan» desmartxan parte hartzen du eta, 2012az geroz, inguruetako eskoletako eta haurtzaindegietako jantegi batzuk hornitzen ditu (Hazparne eskualdea, Kanbo eta inguruak).
2018ko buruilaz geroz, Lekorneko eskolako jantegi berria hornitzen du.
Barazkiak partikularrei saltzen zaizkie, asteroko saskietan eta Kanboko merkatuan.

Garro-k instalatzeko proiektua duten pertsonak eta Hazparneko laborantza eskolako BPREA Baratzezaintza Biologikoa saileko ikasleak formatzen ditu, bai eta BLEren formakuntza profesionalak aterpetzen ere.

Antolaketa
Bulegoa
  • Pantxika HALSOUET, kudeatzailea
  • J. Michel HARGOUS, kudeatzailea
Langileak
  • Argitxu ITHOURRIA, zuzendaria
  • Elena AGUERRE
  • Mattin SALLABERRY
Kidetza

Bazkide bilakatzen ahal da, parteak hartuz: gutienez 50 €, Biltzar Nagusiak ontzat emanik.