EHKOLEKTIBOA

EHKOlektiboa laborantza biologikoan ari diren Euskal Herriko laborari batzuen sarea da, agroekologiaren inguruan antolatua, parte hartzeko aukera ematen duen zertifikazio tresna bat sorturik eta plantan emanik.

EHKOlektiboa logo
Nor gira ?

Haize Berri, 64120 IZURA

0034 688 86 70 20

Hitz ordua harturik

En 2009an, laborantza biologikoaren europar baldintza bildumaren aldaketaren ondotik, Euskal Herri osoko laborari batzuek (mugaren bi aldeetakoak) bildu ziren, laborantza biologikoan ari diren hemengo laborari ttipien geroaz mintzatzeko. Nola gerizatu beren lana, laborantza biologikoaren industrializatzearen parean ? Zein dira alternatiba posibleak ? Tokiko identifikatzaile bat sortu behar ote da ?

5 urteko gogoetaren ondotik, EHKOlektiboa elkartea sortu zuten, 2014an. 4 balore nagusi sustatzen ditu: laborantza biologikoa (2007 aitzineko europar legea), hurbilekoa, jendearen izariko etxaldeak eta ekonomia soziala eta solidarioa. Prozesu agroekologiko batean sarturik, laborariak elkartearen eragile nagusiak dira.

EHKOk hautatu du parte hartzean bermaturik lan egitea, boluntariotzan, lotura sozialean eta elkar ezagutzean oinarriturik, erresalbu eskubidea eta datu indibidualen konfidentzialtasuna zorrozki errespetaturik.

Hitzarmena izenpetuz, laboraria engaiatzen da :

  • parte hartzera, EHKOren biziarazteko eta azkartzeko,
  • EHKOren oinarrizko baldintzen errespetatzera: praktika agronomikoak, transformatzea, ingurumena, saltzea, baldintza sozialak,
  • lan taldeetan parte hartzera; gutienez urtean behin biltzen dira, ekoizpenen arabera antolaturik, gai/galdera desberdinen inguruan.

Ororen buru, EHKOlektiboa elkartearen xedea da laborantza biologikoan ari diren Euskal Herriko laborari batzuen sarea sortzea, agroekologiaren inguruan antolatua, parte hartzeko aukera ematen duen zertifikazio tresna bat sortuz eta plantan emanez.

Elkarteak 100 bat etxalde eta 400 bat kide biltzen ditu.

Lan eremuak

EHKOren identifikatzailea

EHKOren identifikatzaileak parte hartzeko aukera eman nahi du eta, kide bati ziurtagiria emateko prozesuan, laborari guziak engaiatzen ditu. Engaiamendu-hitzarmena eskuratu ondotik, batzordeko pertsona batek (edo batzuek) etxaldea bisitatzen dute, laborariaren ezagutzeko, bai eta etxaldearen eta hango jardueren argazkiak momentuan berean hartzeko. Gero, batzordea biltzen da erabakiaren hartzeko. Batzordea hiru laborariz eta kontsumitzaile batez osatua da.

EHKOlektiboa

Lan taldeak

Lan taldeak gutienez urtean behin biltzen dira, laborari baten etxean, gai baten edo problematika baten inguruan. 9 talde badira, sailka antolaturik: hazkuntza monogastrikoa, behi esnedunak, titia ematen duten behiak, baratzezainak, erlezainak, zereal egileak, artzainak, landare aromatikoak, arbola fruitudunak. Antzeko arazoak bizi baitituzte, mugaz bi aldeetako laborariak ohartzen dira elkarren osagarri izan daitezkeela eta elkar laguntzen ahal dutela. Aipatu gaien zenbait adibide: esne gordina behi esnedunetan, plastikoaren erabiltzea baratzezaintzan, parasitismoa ardi esnedunetan… EHKOlektiboko kideek laborantza-jokabideen eta elikadura-sistema osoaren hobekuntzaren alde lan egiten dute.

Baserriko Uzta izeneko besta eguna antolatzen da, EHKO sareko laborari baten etxaldean: bisita bat, otordu bat eta kontzertu bat.
Logo bat, banderolak, afixa batzuk… tresna horiei esker, EHKOko etxaldeak ezagutzen ahal dira, merkatuetan, AMAPetan, etxaldean berean saltzen denean, ferietan…

Antolaketa
Bulegoa
  • Mirentxu DOYHENARD, Hazitik Lilia mintegia, Senpere
  • Aner GARITANOINANDIA, baratzezaina, Axpe
  • Josebe BLANCO, ardi esnedun hazlea, Antzuola
  • Joxerra AGIRRE, laborari okina, Errezil
  • Aiora ETXEBERRIA, ardi esnedun hazlea eta baratzezaina, Azpeitia
Langilea
Kidetza

Kidetza indibiduala : 30 € urtean
Kidetza kolektiboa (erakunde, elkarte, beste) : 100 € urtean

Xehetasun gehiago...