2001ean, artzain talde ttipi bat bildu zen EHA elkartearen sortzeko. Finantzamendu bat erdietsi zuen artzainak beren aktibitatea iraunkor bilakatzen laguntzeko, bai neguan, bai udan : materialaren erostea, lurren alokatzea, langileen hartzea…
Gaur egun, artzain soilen kopurua beti ttipituz doa. Hala ere, elkarteak nahi ditu mendia behar duten laborariak bildu, eta ondoko puntuei lotu proiektuak lagundu : transhumantzia, udako gasnaren saltzea, soldatapeko artzainen enplegatzea, mendiari esker bizi diren etxalde ttipien atxikitzea, mendiko alhapideen artatzea eta mendian bizitzea.