UHARTE GARAZIKO GAZITEGIA

Uharte Garaziko «Etxe Gasna» gazitegi kolektiboa gasnen ontzeko tresna da. 

Saloir Uhart Cize
Nor gira ?

SCA Etxe Gasna
Gasnategiko bidea, 70
64220 UHARTE GARAZI

05 59 37 29 83

Astelehenean : 9etatik 13ak arte
Asteartean : itxita
Asteazkenean : itxita
Ostegunean : 9etatik 13ak arte
Ostiralean : itxita

80ko hamarkadan, etxean ekoizten zuten hamabortz bat laborari bildu ziren gazitegi kolektibo baten sortzeko; gasnen ontzeko prozesuaren hobetzeko eta inbestimenduen mutualizatzeko xedea zuten. Helburua zen kooperatiba-kideei behar diren zerbitzuen eta material bereziaren eskaintzea, gasnak findu eta artatu ahal izateko gisan.

Gaur egun, gazitegiak 32 kide baditu, gehienak ardi hazleak, et 2 langile. Urtean 30 tona gasna fintzen ditu, nonbait han.

Kide bakoitza libre da:
– ekarri kantitatearen aldetik (baina gutienez 150kg ekarri behar dira). Egungo egunean, kooperatiba-kide bakoitzak 380 kg-ren eta 3 tonaren artean ekartzen ditu.
– epearen aldetik: batzuek biziki freskoak ekartzen dituzte, bertze batzuek etxaldean pixka bat ontzen dituzte, lehenik. Batzuek berreskuratzen dituzte saltzeko momentuan, bertze batzuek ontzea etxean bukatzen dute.

Gazitegia, gainera, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen gordeleku-saltokia da gatzagiarendako, altxagarriendako, ozpinarendako eta transformatzeko material pixka batendako. Hilabeteko 1. eta 3. astelehenetan, esne eta gasna mustren gordeleku gisa ere baliatzen da, auto-kontrol analisiendako.

paysage montagne et mouton
Affinage fromage
Antolaketa
Bulegoa
  • AUDY Jennyfer, lehendakaria

  • ELICEITS Peio, lehendakari ordea

  • ETCHELECU Hélène, idazkari ordea

  • BARBE Pauline, diruzaina
Langileak
  • LARREGARAY Lisa, arduraduna
  • OILLARBURU Oihana, laguntzailea
Kidetza

Baldintzak:
Onespen sanitarioa ukaitea, edo haren dispentsa, edo/eta salmenta zuzeneko edo/eta mendiko saltzeko onespena.

5 urteko engaiamendua