EZPELETAKO BIPERRAREN SINDIKATUA

Ezpeletako Biperra sindikatuaren eginkizuna da Jatorri Deitura Gerizatuaren kudeatzea eta gerizatzea, deituraren sustatzea, bere kideei kontseilu teknikoak eta kalitateari buruzko laguntza ekartzea.

PimentEspelette_logo
Nor gira ?

25 merkatu plaza, 64250 EZPELETA

05 59 93 88 86

Astelehentik ostiralera : 9etatik 13etara / 14etatik 17'30etara
Laborarientzako : asteartean (9etatik 13etara/13'30etatik 17'30etara), ostiralean (13'30etatik 17'30etara)

1993an sorturik, Ezpeletako Biperraren (Jatorri Deitura Gerizatua) sindikatuaren eginkizuna da Jatorri Deitura Gerizatuaren kudeatzea eta gerizatzea, deituraren sustatzea —hainbat gertakaritan— eta bere kideei kontseilu teknikoak eta kalitateari buruzko laguntza ekartzea.

Ezpeletako Biperra labela duen espezia bakarra da Frantzian. Ezpeletako Biperraren Jatorri Deitura Gerizatuak 3 produktu hunkitzen ditu: Irina, Soka eta Biper Freskoa Osorik. 2000 hamarkadaren hastapenean, ekoizleek beren espeziaren gerizatzeko zuten borondateak ondorio onak ukan ditu, Ezpeletako Biperraren Jatorri Deitura Kontrolatua eta Jatorri Deitura Gerizatua erdietsirik (Jatorri Deitura Kontrolatua 2000n eta Jatorri Deitura Gerizatua 2002an).

Jatorriaren eta Kalitatearen Institutu Nazionalak, 2007ko uztailaren 4an, Ezpeletako Biperraren Sindikatua Defentsa eta Kudeaketa Erakunde gisa onartu du. «Piment d’Espelette-Ezpeletako Biperra» Jatorri Deitura Gerizatua kudeatzen duen erakunde ofizial bakarra da.

Jatorri Deitura Gerizatuko Ezpeletako Biperra ekoitzi nahi duen pertsona orok Sindikatuko kide izan behar du. Orain, Sindikatuak 225 eragile biltzen ditu, hola banaturik : 207 ekoizle, 3 transformatzaile, 15 paketatzaile.

Lan eremuak

Deituraren kudeaketa eta kontrola

  • Deituraren Baldintzen bildumaren eta kontrol-planaren gauzatzeadu 

Laguntza teknikoa eta kalitateari buruzkoa

  • Bilkuren antolatzea
  • Eragileak laneko lekuan berean laguntzea
  • Azterketa-kanpainak (mikro-biologikoa, lurrarena…)
  • Esperimentazioa

Gerizatzea

  • Erne egotea
  • Iruzur kasuen kudeatzea
  • Informazioen zabaltzea

Sustatzea

  • Etxea, “Gure deituraren interpretazio zentroa”
  • Saloietan egotea
  • Komunikazio tresnen sortzea
Antolaketa
Bulegoa
  • OLAIZOLA Panpi, lehendakaria
  • LASTIRI Laurence, lehendakari ordea
  • HALTY Jean Baptiste, idazkaria
  • LEGAGNOA Michel, diruzaina
  • BERASATEGUY Baptiste
  • CASTANCHOA Mattin
  • DARTHAYETTE Gilbert
  • HARISPOUROU Denise
  • JAFFLIN Sandrine
  • MENDIBIL Michel
  • LACOSTA Jean François
  • XAVIER Pierre
  • PERET Valérie
Langileak
  • SARRAUDE Maialen, arduraduna  maialen.sarraude@pimentdespelette.com  – 06 73 48 23 12
  • CHAMPON Pauline, teknikaria aholkuak eta kontrolak 
    pauline.champon@pimentdespelette.com  – 06 88 21 69 54
  • ISTILLARTE Jean Marc, teknikaria    appuitechnique@pimentdespelette.com – 06 49 57 25 03
  • DUMEAUX Paul, esperimentazioko arduraduna paul.dumeaux@pimentdespelette.com – 06 82 76 97 96 
  • MONTOUROY Marine, idazkaria     marine.montouroy@pimentdespelette.com
  • MORICE Katia, “Etxea”ren animatzailea   katia.morice@pimentdespelette.com –  06 73 01 20 09
Kidetza

Jatorri Deitura Gerizatuko Ezpeletako Biperra ekoitzi nahi duen pertsona orok Sindikatuko kide izan behar du.

Xehetasun gehiago...

crédits photos : Syndicat du Piment d’Espelette