BIOZKARIA

Biozkaria elkarteak Pirinio Atlantikoetako 9 behi hazle biltzen ditu, laborantza biologikoan ari direnak, ostalaritza kolektiboari eta ohiko ostalaritzari kalitatezko haragi biologikoen proposatzeko

Biozkaria : logo
Nor gira ?

Haize Berri, 64120 IZURA

06 71 29 78 95

Hitzordua harturik baizik

2018an bozkatu Laborantza elikadura legeak aurreikusten du hemendik 2022ra eskolako jantegietan % 20 produktu biologikora heltzea. Horretara heltzeko, lurraldeetako laborarien, ikastetxeetako kudeatzaileen, sukaldarien eta hautetsien arteko elkarlana egin beharko da. Helburua da haur guziei kalitatezko elikadura eskaini ahal izatea, haien osagarriaren onerako. Horren erdiesteko, Biozkaria hazle elkartea 2011n sortu zen, denek eskuratzen ahalko duten kalitatezko eta hurbileko haragiaren eskaintzeko xedez. Laborantza biologikoan ari diren Pirinio Atlantikoetako 9 behi hazle biltzen ditu.

Lan eremuak

Kalitatezko haragi biologikoen eskaintzea

Elkartearen helburua da ostalaritza kolektiboari eta ohiko ostalaritzari hemengo kalitatezko haragi biologikoen proposatzea. Kideen etxaldeak jendearen izarikoak dira denak; beraz, kolektiboa ezinbertzeko tresna da ostalaritza biologikoaren merkatuak eskatzen duen erregulartasunaren segurtatzeko. Elkarteak ondoko ekintzak burutzen ditu :

  • Proiektu deialdiei kolektiboki erantzutea
  • Jantegien hornitzeko logistikaren kudeaketa: abere kopurua, paketen prestatzea, ekartzea, fakturatzea ;
  • Hezkuntza eta sentsibilizazioa : ikastetxeetan egin ekintzak, etxaldeen bisitak.
Biozkaria : exemple de repas

Engaiamenduak

Biozkariako hazle guziek bermatzen dute beren abereak ongizatea errespetatuz hazten dituztela, gehien bat etxaldean berean ekoitzi bazka biologikoa janez, eta sendagailurik sistematikoki eman gabe.

Hazkurri merkataritzaren birtokiratzea : abere guziak kideen etxaldeetan sortzen eta hazten dira, hurbileko hiltegietan hiltzen eta departamenduko ikastetxeetan saltzen. Beraz, lekuko ekoizpenetik lekuko kontsumora, Biozkaria elkartearen proiektuak funtsezko sarea sortu du lekuko dinamismoaren laguntzeko.

Eskuragarritasuna : helburu nagusietarik bat da haur guziek kalitatezko eta askotariko haragia eskuratu ahal izatea. Horrendako, Biozkariak hautatu du bere haragia tarifa bakarrean proposatzea, edozein izanik ere haragi zati mota. Horri esker, haurrek bai zati nobleak, bai saltsendako zatiak edo zati xehatuak jan ditzakete.

Hori guzia posible da bakarrik ekoizleen engaiamendu sendoari esker, ekoizpenetik garraiora arte esku hartzen baitute, bai eta haurren hezkuntzan ere, etxaldeak bisitaraziz. 7 urteko biziaren ondotik, elkarteak departamenduko 35 ikastetxe hornitzen ditu orain, erregularki edo ez.

Antolaketa
Kideak
  • Jean Michel ETCHEGARAY, lehendakaria, hazlea Behauzen
  • Eñaut HARISPURU, lehendakariordea, hazlea Bunuzen
  • Bruno BRINSTER, idazkaria, hazlea Saliesen
  • Maritxu CASTILLON, diruzaina, hazlea Eskiulan
  • Beñat NEGUELOUA, hazlea Donaixtin
  • Eric AGUERRET, hazlea Altzürükün
  • Daniel OLÇOMENDY, hazlea Izuran
  • Simone CHABALGOITY, hazlea Eskiulan
  • Jon HARLOUCHET, hazlea Duzunaritzen